lotu

1. du ad. Soka, katea, edo bestelako baliabide baten bidez, bi gauza edo gehiago elkarri atxiki, higidura mugatu edo eragoztearren bereziki; soka, oihal, edo antzeko objektu bat zerbaiten inguruan korapiloa eginez finkatu. Eskuak kateaz lotu. Oihal bat hartu eta gerrian lotu zuen. 2. du ad. Bat egin, elkartu; batzuen artean nolabaiteko zerikusi, harreman edo erlazioa ezarri. Hitz horiek lotuta idazten dira. Bi gertaera horiek ez daude bata bestearekin lotuta. 3. du ad. Behartu, derrigorra sortarazi. Hori sinatzeak ez zaitu ezertara lotzen. 4. du ad. Zauri bat lotailu edo benda batez bildu edo estali. Lotu zizkion bere zauriak. 5. zaio ad. Atxiki, itsatsi; norbaitekin bat egin, elkartu. Errotara doanari irina lotzen zaio. Erdarari lotuago azaldu zen hor Axular Leizarraga baino. 6. zaio ad. (batez ere Ipar.) Heldu, oratu; ekin. Besoetarik lotu zitzaizkion oihuka. Lanari lotu zaio.



Atzera