finkatu

1. da/du ad. Irmo ezarri edo oinarritu. Zangoak non finkatzen zituen ere ikusi gabe. 2. da/du ad. Iraunkortasunez ezarri; oinarri sendo edo jakinen gainean jarri. Euskara batuaren idazkera finkatzeko. 3. da/du ad. Halako lekua bizileku edo egonleku iraunkortzat hartu. Euskaltzaindiak Bilbon finkatu zuen bere egoitza. Hiru urte Bordelen ikasten igaro ondoren, Gasteizen finkatu zen. 4. du ad. ARG. Xafla edo paper batean inpresionatutako irudi fotografikoa argiaren eraginarekiko ez-sentikor bihurtu, handik aurrerako aldaketarik izan ez dezan. 5. du ad. KIM. Substantziak lurrintzea eragotzi. 6. da/du ad. KIM. Erreakzio kimiko baten bidez konposatu batean elementu berri bat sartu.



Atzera