igaro
1. da ad. Toki batera heldu eta gelditu gabe aurrera jarraitu. Soldaduak hemendik igaro dira. 2. du ad. Zerbaitetan barrena alde batetik bestera doan ibilbidea egin. Zubia igaro dugu. 3. da/du ad. Denbora, denbora-bitarte bat edo denboran hedatzen den zerbait joan. Lau urte igaro dira. Jaiak ongi igaro. Haserrea ez zaio oraindik igaro. 4. du ad. Jasan. Nolako lotsariak igaro ditudan inork ez daki. 5. du ad. Muga jakin bat baino areago joan. Neurria igaro duzu. • IGAROTA EGON. Gaindituta egon. Ez nau oraindik inork ikusi ardoak igarota.
Atzera