zuri

1. iz. Kolore guztien artean argiena (fisikoki, zuria ez da berez kolorea, ez baita argiaren espektroan ageri, argi ikuskorraren maiztasun-bandako izpi guztien baturak sortutako efektua baizik). 2. izond. Delako kolorea duena. Hortz zuriak. 3. iz. eta izond. Arraza leukodermoa, larruazalaren kolorea gainerako biek (melanodermoak eta xantodermoak) baino argiagoa duena; arraza horretako gizabanakoa edo (pl.) giza taldea. Zurien eta beltzen arteko auziak. 4. izond. Pertsona faltsua. Gizon zuria. 5. izond. Losintxaria, balakaria. Ele zuriak. 6. izond. Alferra. Langile zuriak ditugu oraingoak. 7. iz. Antzinako latorrizko moneta karratua, erdian zuloa zuena eta marabedi-erdia balio zuena. 8. iz. MED. Esklerotikaren aurreko aldea. Begiko zuria. 9. iz. MUS. Biribil baten erdia balio duen nota, bi beltzen balioa duena.



Atzera