arraza
iz. 1. Espeziea baino maila baxuagoko talde taxonomikoa, ezaugarri hereditario berak dituzten indibiduoez osatua. Bereziki animali espezieei, giza espeziea barne, aplikatzen zaie. 2. (hed.) Herri, leinu edo kasta. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko, egur hori nork digu hautsiko?
Giza dibertsitate handia dela eta, egindako arraza-sailkapenak ezaugarri morfologiko nabarienak hartu ditu irizpide gisa. Ondorioz leukodermo (zuri), melanodermo (beltz) eta xantodermoen (horien) arteko bereizketa egin izan da. XIX. mendean eta Lineoren ideien eraginez, sailkapen hau hobetzeko saio ugari egin ziren arren, honek nagusi izaten jarraitu zuen. Edonola ere, egungo ikuspegi zientifikotik eta genetikaren aurrerapenen ondorioz, ez du zentzu handirik arraza-sailkapenak egiteak.
Atzera