galdera

iz. Solaskidearengandik informazio-, baiezpen- edo bestelako erantzuna lortzea helburu duen esakunea (galdera esplizitua izan daiteke, galdera-perpaus baten bidez gauzatua; edo inplizitua, bestelako perpaus-mota batez adierazia, baina funtsean galdera egiteko erabilia). Galdera horri erantzuterik ez dago. • galdera-marka. Galdera-perpausen amaieran ezartzen den ikur grafikoa (?). Zenbait hizkuntzatan bi ikur dira, eta esaldiaren hasieran eta amaieran ezartzen dira: À, ?. || galdera-perpaus. HIZKL. Galdera bideratzen duen perpaus-mota. Adierazpen-perpausetatik zenbait ezaugarrik bereizten dute: izenorde, partikula, etab. galdetzaile gisa erabiltzea, intonazio berezia, hitzen ordena aldatzea, etab. || galdera-sorta. Norbaiti, erantzun ditzan, idatziz ematen zaion galdera-multzoa; direlako galderak idatzirik dauden idatzia. || zehar-galdera. HIZKL. Izen-sintagma baten baliokide den mendeko perpausa, bere egituran mendeko proposizioa galdera-perpausa duena (adib., Ez dakit noiz etorriko den perpausaren mendeko proposizioa Noiz etorriko da? delako galdera da).



Atzera