ordena

iz. 1. Edozein era edo motatako arau baten araberako antolamendua eta honen ondoriozko egoera; osotasun bat osatzen duten zatien arteko erlazio harmonikoa. Munduan ageri den ordena. Liburutegia ordenan atxiki. Edozein ordenak baditu bere hesiak, gordegarriak eta babesak. 2. Gizarte bateko lege eta erakunde juridiko, ekonomiko, politiko, etab.ek osatzen duten sistema. 3. Segida, zerrenda edo andana batean, osagaiak antolaturik dauden era, hurrenkera. Alfabeto-ordenan jarri. 4. (herr.) Agindua, manua. Bertso bi paratzeko hartu dut ordena. 5. ARKIT. Arkitektura klasikoan, eraikinaren zenbait elementuren (eskuarki, taulamendua, koloma eta idulkiaren) formaz eta ornamentazioaz bereizten diren estiloetako bakoitza (Ik. doriar, joniar, korintoar, toskanar eta 2 konposatu). 6. BIOL. Klase bat osatzen duten landare- edo animali taldeetako bakoitza. 7. ERL. Kristautasuneko sakramentuetako bat, Eliza barruko apaiz-hierarkia eraikitzen duena. Diakonoen ordena. 8. ERL. Zenbait erlijiotako erakundea, non bertako kideek erlijiozko komunitatearen barruan gorputz eta kategoria berezia osatzen baitute. Budismoko "sangha" edo monakoen ordena. 9. ERL. Eliza katolikoan, boto nagusiak egiten dituztenen erlijioso-institutua. San Frantziskoren ordenako fraidea. 10. KIM. Kristal-sarean atomoen banaketa erregularra. 11. KIM. Erreakzio kimikoaren zinetikaren ezaugarri den magnitudea, haren erreakziobidea nolabait adierazten duena. • eskeko ordena edo ordena mendikante. ERL. XIII. m.an sortutako zenbait erlijioso-institutu, lanetik ez ezik kristauen artean egindako esketik bizitzeko eskubidea zuena. || ordena militar. Erdi Aroko erakunde erlijioso-militarra, Palestinako Leku Santuak eta hara zihoazen erromesak babesteko sortutakoa. ||ordena nagusi. ERL. Elizaren apaizgo-hierarkian, apezpikutza, presbiterotza eta diakonotza (eta garai batean subdiakonotza ere bai). || ordena ostalari. Erdi Aroan, Leku Santuetara joaten ziren erromesei ostatua emateko sortutakoa. || ordena sakratu. ERL. Sakramentutzat hartzen dena. || ordena publiko. Sistema politiko-juridiko batean dagoen normaltasunezko egoera, bertako ordena juridikoa oztopo eta trabarik gabe betetzen dena. || ordena txiki. ERL. Eliza katolikoan ordena nagusietatik beheragoko graduetako bakoitza. || zaldun-ordena. Ik. zaldun.



Atzera