Enkartazioak
Bizkaiko M-ko eskualdea, Kantabriako mugan; 431 km2, 29.766 bizt. eta hamar udalerri: Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Guenes, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla. Eskualdeko ibai nagusia Kadagua da. Zalama (1.336 m), Balgerri (1.106 m), Burgueno (1.043 m) eta Eretza (880 m) dira bertako mendi nagusiak. Klima ozeanikoa du: hezea eta epela da urte osoan. Gordexola, Guenes, Balmaseda eta Zallan industria txiki ugari dago: elikagai-industria, papergintza eta zurgintza. Gainerako udalerrietan nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta burdin meatzaritza dira jarduera nagusiak.
Atzera