Gasherbrum

Pakistango mendiak, Karakorum mazizoan. Gailur nagusiak I-etik VI-ra ordenatuta daude; guztietan garaiena Gasherbrum I edo Hidden Peak mendia da (8.068 m). Txetxu Lete eta Koke Lasa izan ziren lehen euskaldunak gailurrera iristen (1995). Bigarren garaiena Gasherbrum II da (8.035 m) eta gailurrera iritsi ziren lehenengo euskaldunak, Juanito Oiarzabal eta Atxo Apellaniz (1987).



Atzera