Iliada

Homerok idatzi bide zuen poema epikoa (K.a. VIII. m.). Troiako gerrako pasadizo baten narrazioa da: tropa grekoen buru zen Agamemnonekin haserretu ondoren, Akilesek alde egin zuen gerra-eremutik, baina Hektorrek Akilesen lagun mina zen Patroklo hil zuenean, gerrara itzuli eta Hektor hil zuen. Arrastaka eraman zion gorpua Akilesek haren aitari, lurpera zezan. Eoliera eta joniera nahasita erabili zituen autoreak obran. 24 liburu edo kantutan dago banatuta. Gerra-poema handi eta hunkigarria da.



Atzera