handi

izond. 1. Ohizko tamaina, neurria, kantitatea, intentsitatea, etab. gainditzen duena. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Jendetza handia bildu zen. 2. Beharrezko neurriak gainditzen dituena. Praka hauek handiak dira zuretzat. 3. Zerbaitetan oso trebe dena, erraztasuna duena edota delako zeregin hori bikain bete ohi duena. Kaioa hegalari handia da. Bertsolari handia. 4. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Handia egiten zarenean. 5. Bere prestutasunagatik edo, gizartean maila handia duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. 6. Nabarmengarria, harrigarria, bitxia. Handia da gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek. 7. (mug.) Musean, lau apustu-aukeretako lehena, karta altuenak dituen jokalariak irabazten duena. • handi-txiki. Tamaina.



Atzera