Kapitala
Karl Marx-en obra nagusia; sozialismoaren garapenean eragin handia izan du. Lehen liburukian (1867) sistema kapitalista aztertu eta beroni eginiko kritikatik abiatuz, sozialismo zientifikoaren oinarriak azaltzen dira. II., III. eta IV. liburukiak Marx-en heriotzaren ostean azaldu ziren (1885, 1894 eta 1905 h.h.), Engels-ek apailaturik. Sistema kapitalistaren kontraesanak eta ekonomia bideratzen duten erakundeen garapena aztertu zituen.
Atzera