ekonomia

iz. EKON. Gizarteko ondasunen produkzio, banaketa eta erabileraren inguruko gizarte-erlazioen multzoa; erlazio horiek aztertzen dituen zientzia. • biziraupen-ekonomia. Metaketa-tasa txikia izatea ezaugarri duen ekonomi mota. Produzitzen den guztia ahitutakoa ordezkatzeko eta bizirauteko beharrezkoa den kontsumoa, eta zenbaitetan gutxiengoarena, asetzeko erabiltzen da. || ekonomia misto. Sektore publiko eta pribatuaren arteko partaidetzan oinarritzen den enpresa edota sistema ekonomikoa. || ekonomia murgildu. Ondasunen produkzio eta banaketa erregulatzeko ezarritako lege-arauez kanpo burutzen den jarduera ekonomikoa. || ekonomia planifikatu edo ekonomia zentralizatu. Ekonomi jarduera estatuak plangintza batean ezarritako helburuen arabera antolatuta dagoen sistema. || ekonomia politiko. Ondasunen produkzio, banaketa eta kontsumoaz arduratzen den zientzia. || enpresa-ekonomia. Enpresa, bere funtzioak eta egitura aztertzen dituen ekonomi zientziaren atala. || eskala-ekonomia. (pl.) Enpresa batek, fabrikazio-bolumena handiagotzearen ondorioz, batez besteko kostua gutxituz lortzen dituen irabaziak. || famili ekonomia. Familiako bizitzari dagozkien eragiketa ekonomikoak. || merkatu-ekonomia. Monopolioen eta estatuaren eskuhartzerik gabe, eskaintza eta eskariaren lege hutsen arabera antolatutako ekonomi sistema.



Atzera