eskaintza

iz. 1. Eskaintzeko ekintza eta horren ondorioa. Lurreko fruituen eskaintza egin zioten. 2. Obra baten, bereziki liburu baten, lehen orrialdeetan hura norbaiti eskainiz jartzen den testua. 3. EKON. Prezio jakin baten truke merkatuko eskariari erantzuteko ezartzen diren ondasun eta zerbitzuen multzoa. 4. ERL. Erlijio-fenomenologian, zerbait edo norbait oparitan emateko ekintza. 5. ZUZ. Kontratu bat egitekotan beste bati igortzen zaion borondate-deklarazioa. • eskaintza berezi. Eroslearentzat ohi baino merkeago salgai ezartzen den merkantzia. || eskaintza-eskarien lege. EKON. Zerbitzu edo produktu baten eskaintza-bolumena eta beronen eskaria orekatzen diren prezioa ezartzen duen ekonomi legea. || goiti-eskaintza. (Ipar.) Goragalea.



Atzera