zerbitzu

iz. 1. Zerbitzatzeko ekintza eta horren ondorioa. Nire sorterriari zerbitzu egiten niolakoan. 2. Zerbaitek bere baliagarritasuna dela bide norbaiti dakarkion onura. 3. Administrazio publikoko zenbait atalek hartzen duen izena. Osasun-zerbitzua. Euskara-zerbitzua. 4. EKON. Ondasun material baten jabetza-transferentziarik gertatu gabe, premia indibidual edo kolektiboak asetzea. Abokatuaren zerbitzuak. • gutxieneko zerbitzu. (pl.) Erakunde, enpresa edo zerbitzu publiko baten funtzionamendua guztiz eten ez dadin, mantendu beharrekotzat jotzen den jarduera-maila. || Jainkoaren zerbitzu. ERL. (zah.) Jainkoa gurtzea. || prentsa-zerbitzu. Prentsa-bulegoa. || zerbitzu militar. Ik. soldadutza. || zerbitzu publiko. Administrazio publikoak bermatzen duen eta hiritar ororentzat den zerbitzua. || zerbitzu sekretu. Espioitza- eta kontraespioitza-lanak egiten dituen estatuko erakundea. || zerbitzu-sektore. EKON. Hirugarren sektorea. • -EN ZERBITZUAN. -en zerbitzura. || -EN ZERBITZURA. Dagokiona zerbitzatuz; dagokionaren alde, hura lortzeko lanean. Bere semearen zerbitzura egon zen.



Atzera