Osiris

Antz.ko Egiptoko jainko nagusietakoa, emankortasunaren eta hildakoen munduko jainkoa. Jainkozko hirukoa osatzen zuen Isisekin eta Horusekin batera. Zeruko jainkoa zen Horus, eta horren pertsonifikazioa faraoi jainkozkoa. Faraoi zendua Osirisekin kidetzen zen; geroago, edozein hildakoren helburu bihurtu zen Osirisekin kidetzea heriotzaren ondoko bizitzan: hilezkortasuna ziurtatzen zuen jainko salbatzailea baitzen.



Atzera