jainko
iz. 1. Gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua, errealitatearen alderdi edo fenomeno batzuen aginpidea esleitzen zaiona. Poseidon, itsasoaren jainkoa. 2. (maiusk.) Erlijio monoteistetan, izaki gorena, betierekoa, munduaren sortzailetzat hartzen dena. Sei egunetan sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. • JAINKOAREN IZENEAN! Eskaera, erregu edo agindu bat indartzeko esapidea. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean.
Atzera