botere
iz. 1. Zerbaiterako ahala, indarra edo eskua. 2. Agintaritza; herri bateko gobernua. 3. Eratutako edozein autoritate. • botere betearazle edo exekutibo. POL. Estatuaren administrazioaz eta legeak betearazteaz arduratzen dena. || botere erregelamendugile. ZUZ. Administrazioak kasu berezietan (berez ez baitagokio) arauak ezartzeko duena. || botere espiritual. ERL. Elizaren autoritatea erlijio-gaietan (botere tenporalari kontrajarria). || botere judizial. POL. Justizia administratzeko egitekoa duena. || botere konstituziogile. ZUZ. Konstituzioa egin edo egokitzeko egitekoa duena. || botere legegile. POL. Legeak egiten eta erreformatzeaz arduratzen dena. || botere tenporal. ERL. Estatu edo herri bateko gobernu baten autoritate zibila (botere espiritualari kontrajarria).
Atzera