Pirro

(K.a. ~318 - Argos, 272). Epiroko erregea (295-272). Bere erresuma Mazedoniatik zabaltzen saiatu ondoren, Italiako H-ra abiatu zen eta bere elefanteei esker, Heraklean (280) eta Askulumen (279) erromatarrak garaitu zituen, baina kalte handiak jasan zituen ("garaipen pirrikoa"). Erromatarrek Beneventon garaitu zuten (275) eta Epirora itzuli behar izan zuen. Espartaren aurkako espedizio batean hil zen.



Atzera