Sakhalin

Errusiako E-ko uharte menditsua, Okhotskeko itsasoaren E-an; 76.400 km2 eta 600.000 bizt. Hbru. Juzhno-Sakhalinsk. Tatariako itsasarteak bereizten du kontinentetik (Mantxuria) eta La Pérouse itsasarteak Japoniatik (Hokkaido). Klima hotza eta hezea da. Gasa eta petrolioa. 1855-75: Japoniak eta Errusiak gobernatu zuten. Errusiar iraultzaren garaian japoniarrek uhartea bereganatu zuten, baina 1945ean SESBren esku geratu zen.



Atzera