Ulster

ga. Ulaidh. Irlanda uharteko I-ko eskualdea eta prob. historikoa, Donegalgo badia eta Irlandako itsasoaren artean. Bederatzi konderrik osatzen dute eta, gaur egun, bi estatutan banatuta dago. Sei konderrik -Antrim, Down, Armagh, Derry, Tyrone eta Fermanagh- Erresuma Batuaren menpe dagoen Ipar Irlanda osatzen dute (14.120 km2 eta 1.631.800 bizt.). Beste hiru konderriek -Cavan, Donegal eta Monaghan- Irlandako Ulster prob. osatzen dute (8.012 km2 eta 232.000 bizt.).



Atzera