adaptazio
iz. 1. Adaptatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Literatur, antzerki- edo zine-lan baten moldaketa. "Ehun metro"ren zine-adaptazioa. 3. EKOL. Organismo, populazio edo espezie batek ingurugiroaren baldintza biotiko eta abiotikoetara moldatzeko jasan dituen aldaketa morfologiko, fisiologiko eta etologiko hereditarioen multzoa. 4. MED. Begiak gero eta argitasun txikiagoko objektuak ikusi ahal izatea posible egiten duten prozesuen multzoa. 5. TEKNOL. Jasandako indarrek solido baten zenbait partetan muga elastikoa gainditu dutenean, haren baitan gertatzen den tentsioen birbanaketa.
Atzera