baba

iz. 1. BOT. Leguminosoen familiako baratze-landare belarkara eta urterokoa, haziak babarrunaren antzekoak, baina handiagoak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba-landarea. Baba-lorea. 2. Delako landarearen hazia. Baba zuriak (handiak), gorriak edo beltzak. 3. Larruazalean sortzen den handitu urtsua eta ondorengo gogorgunea; bereziki esku-lanaren ondorioz sortutakoa. Babak egin zaizkio eskuetan. 4. Ardi- eta ahuntz-gorotza osatzen duten pikorretako bakoitza. 5. Ik. babarrun. • baba-lasto. 1. Baba-landarearen zurtoina. 2. Mutil mardula; alferra. || baba-lore. Baba-landarearen lorea; bereziki edertasunaren adierazgarritzat hartua. Baba-lorea bezalakoxe neskato ederra dator zure alaba. || baba-zorro. Baba-zakua. • BABAK ELTZETIK ATERA. 1. Lan zailena egin; beste inork egin beharrekoa bereziki. 2. Garaile gertatu, nagusitasuna lortu.



Atzera