diskurtso
iz. 1. Pentsamenduaren hitzezko adierazpidea, bereziki gai bati buruz jardutean. 2. Teoria edo doktrina bati buruz eginiko idazki didaktikoak edo hitzezko garapena. Diskurtso marxista. 3. FIL. Objektu bat zeharka edo mintzairaren itzulinguruen bidez atzematen duen ezagutzeko modua, intuizioari kontrajartzen zaiona. 4. HIZKL. Benetako komunikazio-egoera batean partaide batek edo batzuek sortutako esakune-segida, hasiera, bukaera eta mezu bat duena; perpausa baino handiagoa den hizkuntzaren analisi-unitatea, kateatutako esakunez osatua. • diskurtsoaren analisi. Diskurtsoaren egitura eta ezaugarriak aztertzen dituen diziplina, nagusiki hizkuntzalaritzaren alorrean pragmatika, hizkuntzaren filosofia, soziolinguistika, psikolinguistika, etab.etako nozio- eta analisi-metodoak erabiltzen dituena.
Atzera