mezu
iz. 1. Pertsona batek beste bati, ahoz nahiz izkribuz bidaltzen dion ohar, berri edo adierazpena. 2. (hed.) Pertsona, lan edo doktrina baten ekarpen moral, erlijioso nahiz intelektuala. 3. HIZKL. Komunikazioaren teorian, igorleak jasotzaileari kanal baten bidez eta seinale-sistema baten erregelen eta alfabetoaren arabera igortzen dion seinale-multzoa. 4. INFORM. Komunikazio-sistema informatiko baten bidez transmititzeko prestatutako datu-multzoa. 5. INFORM. Programak edo sistema eragileak igortzen duen oharra lan baten egoera adierazteko, errore edo hutsegiteak azaldu edo informazioa eskatzeko.
Atzera