disnea
iz. MED. Arnasa hartzeko zailtasuna. Bere ezaugarri nagusiak arnasketaren irregulartasuna, azelerazioa eta anplitudea dira. Odola behar adina oxigenatzen ez delako gertatzen da, altitude handitan esaterako.
Disnea arazo organikoa da. Bere ezaugarri nagusiak arnasketaren irregulartasuna, azelerazioa eta anplitudea dira. Odola behar adina oxigenatzen ez delako gertatzen da, altitude handitan esaterako. Lau jatorri izan ditzake: a) biriketako lesioak (enfisema, neumonia, bronkoneumonia, bronkitis akutu edo kronikoak, etab.); b) biriketako odolaren zirkulazio-arazoak bihotzeko edo odol-basoetako afekzioetan; c) odolean oxigenoa finkatzen duten osagaien gutxiegitasuna (anemia, odoljarioa, etab.) eta d) toxinak.
Atzera