ekinozio

iz. ASTRON. 1. Eguzkiak ekliptikaren inguruko itxurazko mugimenduan, zeru-ekuatorea zeharkatzen duen aldia. Sei hilabetero errepikatzen den urte-garai honetan gauak eta egunak iraupen berdina dute. Udaberriko ekinozioa martxoaren 20 edo 21ean izaten da eta udazkenekoa, irailaren 22 edo 23an. 2. Ekinozioarteko lerroak zeru-esfera ebakitzen duen bi puntuetako bakoitza. • ekinozio-lerro. Lurraren ekuatorea. || ekinozioarteko lerro. Ekliptikaren eta zeru-ekuatorearen planoen arteko ebakidura-zuzena.



Atzera