errotifero
iz. eta izond. ZOOL. Azelomatuak, ez-segmentatuak eta aldebiko simetriakoak diren zenbait ornogabe urtarrez esaten da. Gorputzean enborra, burua eta isatsa bereizten dira, kutikulaz babesturik daude eta enborraren inguruan lorika deritzon koraza-moduko egitura izan ohi dute. Rotifera filuma osatzen dute.
Atzera