goroldio
iz. 1. BOT. Briofitoen dibisioko landare kriptogamoa, lurzoru, harri, enbor, etab.en gainean geruzak eratuz hazten dena. Ongi garatutako protonema, apendize hostokarak dituzten gametofito zutikor edo herrestariak, eta pedunkulu eta kapsulaz osatuta dauden esporofitoak ditu. 12.000 goroldio-espezie daude, Musci klasean sailkatzen direnak. 2. Oro har, lurzoru, harri, enbor, etab.en gainean hazten den edozein landareri, bereziki berde eta belusaren antzekoari, ematen zaion izena. Goroldio orlegiz inguratutako urmaelak.
Atzera