hileta
iz. (sing. eta pl.) 1. Hil den pertsona baten arimaren alde egiten den elizkizuna. Hileta arratsaldeko bostetan izango da. 2. Hilaren alde egiten zen auhena edo ospakizuna; hilaren alde egiten zen ospakizunera joaten zirenei ematen zitzaien otordua. 3. Auhena, kexa, intziria. Hileta jo, egin. Joanesen hileta besterik ez zen entzuten. • hileta-elizkizun. Hildakoaren arimaren aldeko elizkizuna. || hileta-martxa. Hildakoaren omenez, ehorzketarako bidean, jotzen den doinua.
Atzera