iragazki

iz. 1. Gorputz porodun edo aparatua, fluido bat (likido edo gaseosoa) bertatik igaroaraziz, honek esekita dituen partikulak edota nahastuta dituen materia solido edo erdisolidoak kentzeko erabiltzen dena. 2. Zenbait zigarro-motaren atala, ahoan sartzen dena eta paper berezi batez egina dagoena, tabakoa erretzearen ondoriozko zenbait substantzia bereizi eta arnasarekin batera ez hartzea helburu duena. 3. Argi-izpi sorta batetik zenbait erradiazio kentzeko erabiltzen den pantaila. Argazki-makinaren iragazkia. 4. ELEKTR. Seinale elektriko bateko maiztasunaren zenbait osagai igarotzea oztopatzen edo errazten duen gailua. 5. HIZKL. Hotsen zenbait maiztasun ahuldu edo indartzearren, fonetika esperimentalean erabiltzen den tresna, hainbat motatakoa izan daitekeena.



Atzera