itzali
1. da/du ad. Sua amaitu edo amaiarazi. 2. da/du ad. Argitzeari utzi edo uztarazi. Argia itzali zuen. 3. du ad. Itzal egin. Mundu guztiaren hedadura itzaltzen duen zuhaitza. 4. da/du ad. Bizitasuna edo karra ibitu edo desagertu. Ia itzali da ene begien dirdira. 5. da/du ad. Tresna elektriko baten funtzionamendua eten. Irratia itzali. 6. da ad. Hotsei buruz, isildu. Haren ahotsa bat-batean itzali zen. 7. da ad. Begi-bistatik desagertu edo desagertarazi. Hodeietan itzali da ilargia. 8. du ad. Deuseztatu. Sakramentu honek itzaltzen ditu barrengo kezka guztiak.
Atzera