liriko

1. izond. Lirikari dagokiona; barne-sentimenduak biziki adieraztearekin lotua dagoena. Gai lirikoak. 2. iz. eta izond. Lirika-generoa lantzen duen poeta. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. 3. izond. MUS. Kantatzen den edo musika-akonpainamendua duen obra dramatikoa (opera, zartzuela, opereta, etab.); obra-mota honi dagokiona. 4. MUS. izond. Ahots argi, melodikoa duen kantaria (bereziki tenore edo sopranoaz esaten da). • abstrakzio liriko. ART. Arte abstraktuaren joera, 1945etik aurrera hedatu zena, eta ordura arte nagusitutako abstrakzio geometrikoari kontrajarri zitzaiona.



Atzera