merke

1. izond. Prezio edo salneurri apalekoa, garestiri kontrajarriz. 2. (hed.) izond. Salgai merkeak edo salgaiak merke saltzen edota eskaintzen diren lekuaz esaten da. Oso denda merkea da plazan dagoena. 3. (hed.) izond. Erruz edo erraz egiten delako balio handirik ez duena. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? Malko merkea egiten du horrek. 4. adb. Prezio edo salneurri apalean; erruz eta balio handirik gabe; ahalegin gutxiren truke. Merke erosi eta garesti saldu. Hitzak merke ditu.



Atzera