metagailu

iz. 1. Edozein motako energia metatzeko balio duen aparatua. 2. INFORM. Burututako eragiketa logiko eta aritmetikoen bitarteko emaitzak gordetzeko ordenadorearen unitate zentraleko erregistroa. • metagailu elektriko. Energia elektrikoa energia kimiko bihurtzen duena, azken hau behar ez den bitartean gordez edo metatuz, eta erabiltzerakoan elektriko bihurtuz. || metagailu hidrauliko. Pisu handiko enbolo batez hermetikoki itxitako ur-biltegia, energia mekanikoa metatzen duena. || metagailu termiko. Bero-energia ur bero edo lurrin-moduan metatzen duena, berokuntza-sistema zentraletan maiz erabilia.



Atzera