mikroskopio

iz. Objektu txikien (bereziki begiz edo lupaz ezin ikus daitezkeenen) irudi handiagotua eskaintzen duen tresna, objektibo batez eta okular batez osatua. Mikroskopio optikoetan, argi-izpiez argiztatutako objektuaren irudia 1.000 bider handiagoa ikusten da. Mikroskopio elektronikoa argi-izpien ordez elektroi-sortez baliatzen da eta objektuen irudia 50.000 bider baino gehiago handiagotzen du.



Atzera