minor
izond. MUS. Gradu berberen arteko bitarte maiorra baino tonuerdi kromatiko bat txikiago den bitartea. Hirudun minorra. • akorde perfektu minor. Hirudun minorraz eta bostun justuaz osatua. || eskala minor. II. eta III. graduen artean tonuerdia duen eskala diatonikoa. VI. eta VII. graduen balioen arabera, eskala minor desberdinak bereizten dira: naturala (V. eta VI. graduen artean tonuerdia eta VI. eta VII. graduen artean tonu osoa duena); harmonikoa (V. eta VI. graduen artean tonuerdia eta VI. eta VII. graduen artean tonu eta erdi duena); eta melodikoa (gorantz eskala maiorreko VI. eta VII. graduak dituena, eta beherantz eskala minor naturalekoak). || modu minor. Akorde perfektu minorrari dagokion modua.
Atzera