orga
iz. 1. Bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldi, idi, etab.ek higiarazten dutena. Behiak orgekin uztartu. Zaldi-orga batean. Orga idien aitzinean ezarri. 2. Lau gurpileko ibilgailu motoreduna, kargak distantzia motzera garraiatzeko edo jasotzeko erabiltzen dena. Orga jasotzailea. 3. Orga batean sar daitekeen adinako kantitate edo kopurua. Orga bat egur. Hogei orga belar. 4. TEKNOL. Makinez mintzatuz, gidari artean, gainazal leun batzuen gainean, norabide lineal batean higitzen den makina-atala. • orga-etxe. Orgari alboetara jartzen zaizkion oholen, kartolen multzoa. || orga-haga. Orgak daraman lasto, belar, etab.i eusteko gainean ipintzen den haga.
Atzera