parentesi

iz. 1. Pasarte batean tartekatutako iruzkin gehigarria, esaldi, perpaus edo hitz bat edo batzuez osatua izan daitekeena; delako pasartea isolatzeko edo bereizteko erabiltzen diren zeinuetako bakoitza: ( eta ). 2. Ikur- edo zeinu-multzo bat batera edo unitate baten gisan hartu behar dela adierazteko adierazpenaren hasiera eta amaieran idazten den aurrekoak bezalako zeinuetako bakoitza. 3. (hed.) Solasaldi, hitzaldi, narrazio, etab.en harian txertatzen den gai-aldaketa laburra. Parentesi bat egin zuen hitzaldian, Lehendakaria goraipatzeko.



Atzera