safauiak
Persiako dinastia (1501-1736). Safi al-Din musulmanarengandik hartu zuten izena. Ismail I.a izan zen dinastiaren fundatzailea; Persiako M-ko herriak menperatu zituen eta Persiako sha egin zuten. Abbas I.aren (1587-1629) garaian izen handia izan zuen. Abbas III.a izan zen dinastiako azken agintaria (1731-36).
Atzera