semaforo

iz. 1. Argi bidezko seinalizazioa duen dispositibo edo gailua, trafikoa erregulatzeko erabiltzen dena. Ohizkoena hiru argiz osatua dago: goikoak, gorriak, pasatzea debekatzen du; behekoak, berdeak, bidea libre dagoela adierazten du; erdikoa, anbar-kolorekoa, berdea itzali aurretik eta gorria piztu aurretik pizten dena, pasabidea berehala debekatuko dela adierazteko erabiltzen da. 2. Trenbideetan, trafikoa segurua izan dadin gidariari seinale optikoak egiteko aparatua. Mekanikoa (beso edo palak dituena) edo argizkoa izan daiteke. 3. ITSAS. Itsasertzean ezarritako postea, begi-bistan dauden itsasontziekin seinale optikoen bidez komunikatzeko erabiltzen dena (gero eta gutxiago erabiltzen dira).



Atzera