sentimen

iz. 1. Sentitzeko ahalmena edo gaitasuna. 2. BIOL. Animalia edo gizaki baten organismoak, kanpo-ingurunean izaera fisikoa edota kimikoa duten fenomeno jakin batzuei buruzko informazioa jasotzen duen funtzio psikofisiologikoetako bakoitza; ikusmena, entzumena, ukimena, dastamena, usaimena eta grabitatearekiko sentikortasuna (oreka) dira nagusiak. • BIOL. sentimen-hartzaile. Errezeptorea. || sentimen-urritasun. Sentimenak atzemateko gaitasuna murriztua edo erabat desagertua edukitzean datzan egoera.



Atzera