silikato

iz. 1. KIM. Silizioaren oxoazidoen gatza edo esterra. 2. MINER. SiO4 tetraedroz osatutako oinarrizko egitura duten mineralen klaseko bakoitza. Lurrazaleko mineralik ugarienak dira (% 95) eta ezagutzen diren espezie guztien artean hirutik bat silikatoa da. • aluminio silikato. MINER. Silikatoen klaseko nesosilikato azpiklaseko mineralen taldea, non SiO4 tetraedroak aluminio-atomoz loturik dauden. Al2SiO5 konposizioa duten andaluzita, sillimanita eta distena mineral polimorfoak daude.



Atzera