termometro

iz. Tenperatura neurtzeko erabiltzen den tresna. Tenperaturarekin aldatzen den propietate baten neurketan oinarritzen dira (fluido baten zabalkuntza, eroale baten erresistentzia, etab.). • gas-termometro. Gehienetan, bolumena konstantea izanik, gas baten presioak tenperaturarekin duen aldaketa neurtzen duena. Tenperatura neurtzeko sistema zehatzena da. || maximo eta minimoetako termometro. Alkoholezko termometroa, denbora-tarte jakin batean izan diren tenperatura maximoak eta minimoak jakitea ahalbidetzen duena. || termometro busti. Psikrometroaren bi termometroetako bat, elementu sentikorra ur hutsezko edo izotzezko pelikulaz bustita duena. || termometro kliniko. Giza gorputzaren tenperatura neurtzeko erabiltzen dena; 32-44 ºC bitartea adierazten du eta eskuarki merkuriozkoa izan ohi da. || termometro lehor. Psikrometroaren bi termometroetako bat, elementu sentikorra biluzik daukana eta aireko tenperatura adierazten duena.



Atzera