tiroide
iz. ANAT. Ornodunen lepoko guruin endokrinoa, laringearen aurre-behealdean kokatua. Iodoa duten bi hormona jariatzen ditu: tiroxina eta triiodotiroxina, organismoaren prozesu metabolikoen abiadura kontrolatzen dutenak eta garapen fisikoan eragin.
Tiroide guruina istmo batek lotzen dituen bi lobulu simetrikok osatzen dute eta laringearen aurre-behealdean kokatuta dago.
Iodoa duten bi hormona jariatzen ditu: tiroxina eta triiodotiroxina. Horiek organismoaren prozesu metabolikoen abiadura kontrolatzen dute eta garapen fisikoan eragiten. Tiroidearen hazkundea eta jarduera, era berean, hipofisiaren aurreko lobuluak sintetizatzen duen tirotropina hormonak kontrolatzen du.
Tiroide guruinaren arazo funtzionalek bozioa, hipotiroidismoa eta hipertiroidismoa sor dezakete.
Atzera