abiadura

iz. 1. Zerbaitek daraman edo hartzen duen lastertasun-indarra. 2. Abiatzea, hasiera. 3. Distantzia bat eta berori korritzeko behar den denboraren arteko erlazioa. Abiadura angeluarra. 4. Prozesu baten aurrerapena denbora-unitatearekiko. Erreakzio-abiadura. 5. AUTOM. Abiadura-kaxaren engranaje-konbinaketa bakoitza; horietako bakoitzari dagokion higidura-modua, martxa. • abiadura-aldagailu. TEKNOL. Transmisio baten barnean, higidura gelditu gabe ala geldituta, abiadura aldatzeko erabiltzen den tresna. || abiadura-kaxa. TEKNOL. Potentzia jakin bateko makina eragile batetik abiaduraren eta biraketa-momentuaren konbinazio desberdinak lortzeko mekanismoa. || abiadura-proba. KIR. Atletismo eta txirrindularitzan bereziki, distantzia motzeko proba.



Atzera