Fagor

Hasieran ULGOR enpresak 1958an merkaturatutako petrolio-berogailuaren marka izan zen. Enpresa berrantolatu eta elektronika-atala bereizi eta Fagor Electrotécnica kooperatiba sortu zen (1966). ULGORek etxetresna elektrikoak egiten segitu zuen. 1980ko hamarkadan Fagor industri talde gisa antolatu zen. Gaur egun arlo desberdineko kooperatibak biltzen ditu: Fagor Electrodomésticos, Fabrelec, Fagor Industrial, Fagor Electr-nica, Fagor Ederlan, Victorio Luzuriaga, S.A., Fagor Arrasate, Fagor Automation eta Fagor Sistemas.



Atzera