Kolonia

al. Koln. Alemaniako hiria (Ipar Renania-Westfalia), Rhin ibaiaren ertzean; 961.600 bizt. Administrazio-, kultur, merkataritza- eta industrigunea da. Erromatarren garaiko eliza zaharberrituak, katedral gotikoa (XIII-XIX. m.); museoak eta unibertsitatea. Turismoa. K.o. 50ean sortu zuten erromatarrek eta 462an frankoen esku geratu zen. Hansako kidea izan zen eta Erdi Aroan garrantzi ekonomikoa eta kultural handia izan zuen. XIII. m.an Inperio Sainduko hiri libre bilakatu zen.



Atzera