material
1. izond. Materiazkoa; materiari dagokiona. 2. izond. Izatearen alderdi fisikoari dagokiona, espirituzkoa ez dena. Ondasun materialak. 3. iz. Objektuen osagai den gai-motetako bakoitza, erabilpen praktikoa duen aldetik begiratuta bereziki (adib., zura, burdina, plastikoa, ehuna, etab. materialak dira). 4. iz. Jarduera baterako behar den gai, tresneria edo baliabideen multzoa. • material genetiko. Organismoetan herentziaren informazioa duen egitura-multzoa, ADN edo ARNz osatuta dagoena. || materialen erresistentzia. FIS. eta TEKNOL. Kanpo-indarrek material edo egitura batean eragindako tentsio eta deformazioen azterketaz arduratzen den mekanikaren atala.
Atzera