positibo

1. izond. Baiezkoa; zerbait badagoela edo zerbaitek zerbait baduela adierazten duena. Antidoping kontrolean emaitza positiboa eman du. 2. izond. Dena sistematikoki goraipatzeko eta aurrerantz bultzatzeko joera duena; delako pertsonaren jarrera edo portaera. 3. izond. Onuragarritzat jotzen dena. Pentsamendu positiboak. 4. izond. Errealitatean behatutakoa, esperientziaren emaitza objektiboa dena. Gertakari positiboa. 5. iz. ARG. Jatorrizko irudiaren koloreen tonuekin bat datozen, hau da, tonuak alderantzikatuta ez dauden, argi-itzalak dituen kopia nahiz diapositiba. 6. izond. ELEKTR. Naturan diren bi karga elektriko motetako bat, elektroiak ez duena eta negatiboaren kontrakoa. 7. izond. MAT. Zenbakiez mintzatuz, zeroa baino handiagoa dena. zuzenbide positibo. Ik. zuzenbide.



Atzera